Gizonezko bat atxilotu dute Amaran, sexu eraso bat egin izana leporatuta
Segurtasun Sailak gaur ezagutarazi duenez, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du asteburuan Donostian, Amara auzoko etxebizitza batean emakumezko bati sexu erasoa egin izana egotzita. Erasoa larunbat goizaldean gertatu zen eta etxebizitza berean atzeman zuten atxilotua ordu batzuk geroago, goizeko bederatziak aldera.
Bestalde, udalak ez du oraingoz elkarretaratzerik deitu gertatutakoa gaitzesteko. Izan ere, udalak EFE agentziari azaldu dionez, Berdintasun protokoloa aldatu egin dute eta, ondorioz, aurrerantzean adierazpen instituzionalak soilik egingo dituzte, eta biktimek eskatzen dutenean deituko dituzte gaitzespen elkarretaratzeak.

