Txirain elkarteak urteroko argazki lehiaketa antolatu du
Txirain Elkarteak argazki lehiaketa antolatu du 78. Antiguako Pilota Txapelketako partidetan oinarrituta. Partida egunak astearte eta asteazkenetan izango dira, datorren astean izan ezik: astelehen eta asteartean izango dira.
Partaide bakoitzak gaiarekin zerikusia duten lau argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez eta abuztuaren 26a baino lehen bidali beharko ditu txirain@txirain.eus helbidera. Hauekin batera, egileak izen-abizenak, telefonoa eta posta elektronikoa adierazi beharko ditu.
Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke. Halaber, partaideak ezin izango ditu argazkiak beste tokiren batean argitaratu.
Irabazlea abuztuaren 29an, Txapelketako Finalen egunean, jakinaraziko dute eta honek 200 euro irabaziko ditu.

