Antiguako Pilota Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur
Antiguako Pilota Txapelketaren aurkezpena.Joseba Parron Antiguako Pilota Txapelketari jarraipena emango diote gaur Antiguako pilotalekuan 19:00etan. Promesen mailan Ramirez-Apeztegia eta Nazabal-Segurola ariko dira, eta, elite mailan, Cestau-Bernaola eta Etxeberria-Apeztegia.
Atzo hasi zen Antzuolan Antiguako Pilota Txapelketaren 78. edizioa jardunaldi oso biziarekin. Promesen mailan Ibarra eta Cansecok lortu zuten garaipena. Elite mailan, ordea, Lizeaga eta Balerdik irabazi zuten.
Ibarra eta Canseco Uriarte eta Galarzaren aurka 22-11 irabazi zuten. Partida orekatsu hasi arren, bikote urdinak segituan markagailuan alde handia ireki zuen. Bigarren partean, bikote gorriak erreakzionatu ondoren, sei tanto jarraian egitea lortu zuen 17-11ra hurbilduz. Hala ere, Ibarrak eta Cansecok partida amaieran beste bost tanto egin zituzten, partida erraz irabaziz.
Elite mailan, Lizeaga eta Balerdi izan ziren garaile 22-16, Irribarria eta Garañoren aurka. Hasiera ere orekatsu hasi arren, Lizeagaren erremate ikusgarriek berehala hautsi zuten partida, 10-3ko aldea lortuz. Material aldaketarekin, Garaño erosoago aritu zen atzean eta bikote urdinak markagailuan gerturatzea lortu zuen, baina Lizeagak sekulako tanto onak eginez aldea handitzea lortu zuen.
Partidaren amaieran susto txiki bat ere izan zen, Lizeagak Irribarria sorbaldan jo baitzuen. Zorionez, ez zen ezer larririk izan eta Tolosako pilotariak partida amaitu ahal izan zuen.

