Aste Nagusian eraso sexisten prebentzio eta arreta dispositiboa jarriko du udalak
Aste Nagusiko eraso sexisten dispositiboa aurkeztu dute.Donostiako Udala Udalak Aste Nagusian eraso sexistak prebenitzeko eta, erasorik izanez gero, erasotakoari kasu egin ahak izateko dispositiboa martxan jarriko du larunbatean, hilak 8. Dispositiboa Festetan ere aske! Indarkeria matxistarik ez! kanpainaren parte da eta indarkeria matxistak prebenitzeko, herritarrak sentsibilizatzeko eta dauden arreta baliabideak pertsona guztien eskura jartzeko da. Bulebarreko kioskoan egongo da abuztuaren 8tik 15era artean, ordutegi honekin: 11:00etatik 15:00etara eta 20:00etatik 04:00etara.
Ane Oyarbide berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat. Besteik, gaineratu du “indarkeria sexistarne prebentzioa erantzukizun kolektiboa” dela eta funtsezkoa dela baliabide espezializatuak izatea. Halaber, herritar guztien sentsibilizazioa eta inplikazioa bultzatzen jarraitzearen garratzia ere nabarmendu du, “baldin eta indarkeriarik gabeko festa batzuk eraikiko baditugu, behintzat”.
Herritarrentzat prestatutako informazioa ere banatuko du udalak Aste Nagusian zehar, gomendio batzuekin “indarkeria egoerak prebenitzeko, eraso jokabideak identifikatzeko eta udalaren arreta eta laguntza baliabideak ezagutzeko”. Indarkeria sexistaren bat izandakoan jardutearen garrantzia ere gogorarazi du Oyarbidek: “eragindako pertsona babestea, laguntza eskatzea eta eskura diren baliabide espezializatuak aktibatzea”.

