Espainian ekoitzitako film luzeen sailak hogei filmetik gora bilduko ditu
Zinemaldian Espainian ekoitzitako film luzeei eskainitako Made in Spain sailak hogei filmetik gora bilduko ditu. Albert Serra zuzendari katalanaren Seize moments de ma vie lanak hasiko du, Ingrid Caven aktore eta abeslari alemaniarren istorioa kontatzen du lanak, musikaren bitartez.
Halaber, gaixotasunen inguruko hausnarketa egiten duten hainbat obra ere aurkeztuko dira: Aina Clotetek Viva obrarekin bular minbizia gainditu berri duen emakume baten istorioa kontatzen du eta Marta Matuteren Yo no moriré de amor neskato nerabe batek ama gaixotzean izango duen dolua partekatzen du.
Bestalde, Pioneras. Solo querían jugar obra emakume talde baten eta kirol sustatzaile ameslari baten istorioan murgiltzen da, Marta Diaz de Lope Diazen eskutik. Kirola eta emakumeak lotzen dituen beste film bat ere ikusteko aukera izango dute ikusleek, zehazki, Laura Garcia Alonsoren Corredoras.
Pablo Almodovar zuzendari ospetsuak ere filma aurkeztuko du: Amarga Navidad. Bertan, bi istorio txandakatzen dira: bata, 2004koa, publizista batena; bestea, 2026koa, sormen prozesu betean dagoen gidoigile batena. Bestetik, Isabel Coixeten obra berria ere ikusgai egongo da Tre ciotole deiturikoa. Honek, bikote baten arteko eztabaida batek harremana nola ahultzen duen kontatzen du
Sailari amaiera Vanesa Benitezek zuzendutako 200 vidas, Paco Rabal lanak emango dio. Film honek, kaseteen bidez, Paco Rabalek bere bizitza, nahiak eta kontraesanak berrikusten ditu.
24 obra hauekin eta hurrengo asteetan gehi ditzaketen beste batzuekin, osatuta geratuko da lehiaz kanpoko saila, Espainian aurten egindako zinemaren isla diren filmen aukeraketa eskaintzen duena.

