Pertsona bat atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitua egotzita
Poliziak atxilotuari atzemandako dirua eta gauzak.Udaltzaingoa Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du osasun publikoaren aurkako delitua egotzita. Operazioan, 85 gramo kokaina, 237 gramo haxix, 3.400 euro inguru eskudirutan eta substantzia estupefazienteak prestatzeko, banatzeko eta saltzeko erabiltzen den hainbat material atzeman dituzte udaltzainek.
Udaltzaingoak Ekialdeko Barrutiko establezimendu baten barruan droga trafikoarekin lotutako jarduera posible baten informazioa jaso ondoren, lokalaren gaineko zaintza dispositiboa ezarri zuen. Bertan, agenteek lokalaren barruan zegoen pertsona bat substantzia zuri bat, droga itxurakoa, manipulatzen, pisatzen eta poltsa txikietan sartzen ari zela ikusi zuten.
Atxilotua datozen orduetan jarriko dute epailearen eskutan. Ikerketak zabalik jarraitzen du eta udaltzainek ez dute atxiloketa gehiago egitea baztertzen.

