Tabakalera Dantzan zikloak egingo dituzte zazpigarren aldiz
Tabakalera eraikina. Tabakalerak eta Musika Hamabostaldiak Tabakalera Dantzan zikloak egingo dituzte berriro ere, Tabakalerako hainbat espazio hartuz. Olatz de Andres koordinatzaileak adierazi duenez Tabakalera Dantzan sendotuz doa urtez urte, eta “bilaketa artistiko berezietan” diharduten sortzaileen lanak ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Zazpigarrenez egingo diren ziklo hauek abuztuaren 11n, 13an eta 14an egingo dira, ikuskizun bakoitzak 15 euroko prezioa du, eta sarrerak Musika Hamabostaldiaren webgunean edo Kursaal zein Victoria Eugenia antzokietako leihatiletan erosi daitezke.

