Trafiko mozketak eta garraio zerbitzu bereziak egongo dira Aste Nagusian
Aste Nagusiaren ondorioz, trafikoan hainbat aldaketa egongo dira, batez ere, hiriaren Erdialdean. Abuztuaren 8tik 15era, hau da, larunbatetik larunbatera, Bulebarra itxita egongo da ibilgailuentzat, 18:00etatik aurrera. Hala ere, 8an, 17:00etan moztuko dute eta 11n, 15:00etan.
Bestalde, gauero, Erdialdea 21:00etatik 00:15ak arte itxiko dute su artifizialak direla eta. Saguesen ere kontzertuengatik trafikoa etengo dute.
Autobusei dagokionez, Dbusek autobus zerbitzuak gauero indartuko ditu: su artifizialen ondoren zerbitzu bereziak ipiniko ditu 00:50ak arte eta 01:00ean Gautxoriak hasiko dira Bulebarrean. Euskotrenek, Renfek eta Lurraldebusek ere zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.
Hauek dira Bulebarretik auzoetara joango diren Gautxoriak:
- B1-Benta Berri-Berio-Añorga
- B2-Aiete-Bera Bera
- B3-Egia-Intxaurrondo
- B4-Amara-Erriberak-Martutene
- B6-Altza
- B7-Igeldo
- B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa
- B9-Amara-Errondo-Puio
- B10-Zubiaurre-Bidebieta-Buenavista

