Akuariumeko Itsas Film Festibala ospatuko dute hamalaugarren aldiz
2022ko Akuariumeko Itsas Festibaleko saio bat. Artxiboko argazkia.Donostiako Aquariuma Akuariumeko Itsas Film Festibala hamalaugarren aldiz ospatuko dute aurten abuztuaren 10etik 15era artean. Zinema, abentura eta kontserbazioa izango ditu ardatz eta ozeanoei, espedizioei, biodibertsitateari eta jasangarritasunari buruzko “istorio inspiratzaileenetako batzuk” bilduko ditu film festibalak.
Akuariumeko Auditorioan ikusi ahal izango dira filmak, 12:00etan hasiko dira saio denak eta doainik ikusi daitezke.


