Aldundiak konpontze lanak egingo ditu hainbat errepidetan asteburuan
GI-40 errepidearen zati bat, Ospitaletarako noranzkoan.Gipuzkoako Foru Aldundia Segurtasuna hobetzeko lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak asteburuan GI-11, GI-20, GI-40 eta GI-636 errepideetako zoruan. Errepideen zeharkako marruskadura hobetzeko egingo ditu lanak aldundiak, ostiraletik iganderako tartean, hilak 7tik 9ra. Lanek aurrera egin ahala errepideak irekitzen joango dela adierazi du aldundiak; baina gogorarazi du ordutegiak aldatzeko aukera badagoela ere, baldintza meteorologikoen eta exekuzio denboraren arabera.
Honako hauek izango dira mozketak:
- Ostiral arratsaldean 14:00etatik larunbateko 07:00etara: GI-40 errepideko ezkerreko erreia, 3.419 – 3.144 kilometro puntuak, Garberarako noranzkoan.
- Larunbatean 07:00etatik 14:00etara: GI-40 errepideko eskubiko erreia, aurretik adierazitako kilometro puntuen artean. GI-40 3-2-s adarra itxita egongo da. GI-11 errepidea 1.189 – 1.388 kilometro puntuen artean, Donostiarako noranzkoan.
- Igandean 07:00etatik 14:00etara: GI-20 errepideko ezkerreko erreia itxiko da 5.166 – 4.938 kilometro puntuen artean, Errenteriarako noranzkoan (Intxaurrondo inguruko ingurabidea). GI-636 errepidea itxiko da baita ere Gaintxurizketan.
- Igandean 14:00etatik 22:00etara: GI-20 errepideko eskubiko erreia itxiko da aurretik aipatutako kilometro puntuen artean.

