Gure Bideak Altzako Ermita aldaparen egoera aldatu dezan eskatu dio udalari
Altzako Ermita aldapan dagoen zaborra.Gure Bidea Gure Bidea elkarteak Altzako Ermita aldapan oso zikin dagoela salatu du eta Donostiako Udaleko Hirigintza sailari erregistro bidez idatzia bidali dio, eremua garbitzeko eskatuz. Barenys Promoción de Viviendas enpresak du lursaila eta zaborrez gainezka dagoela nabarmendu du elkarteak, arratoiak nonahi daudela eta jabeak ez duela “tokiari segurtasun eta edertasun publikoko baldintzetan eusteko betebeharrik bete”. Gainera, elkarteak udalak zein urrats eman dituen jakin nahi du, Barenysek eremua garbi izateko betebeharrari kasu egin diezaion eta hirigintza legearen 203. artikuluak agindutakoaren haritik, ea “zigorrik jarri dion, egikaritze subsidiarioa gauzatu duen edo aipatutako lursaila desjabetzeko erabakia hartu duen”.
Gure Bidea elkarteak adierazi du Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 203 artikuluaren arabera udalaren eginbeharra dela “baldintza horiek epe jakin batean betetzeko egin behar diren lanak egiteko agintzea”, eta salatu du askotan eskatu diola Donostiako Udalari bertako jabeari lursaila zaindu dezan eta garbi mantendu dezan eskatzeko.

