Kresala zineklubak atzerabegirakoa egingo du Rafael Azconaren filmekin
Rafael Azconaren El pisito filma. Kresala zineklubak datorren denboraldirako Rafael Azcona gidoilariaren zazpi film berreskuratuko ditu.
Azconak 100 urte beteko lituzke aurten, horregatik, Kresalak bere ondarea aitortzeko berreskuratu du “miseria komedia bihurtzeko” gai zen gidoilaria. Halaber, zuzendari onenekin lan egin zuen, hots, Marco Ferreri edota Luis Garcia Berlangak eraman zituzten pantaila handira bere idatziak.
Hauek dira zineklubean ikusgai egongo diren filmak:
- El pisito
- El verdugo
- El jardin de las delicias
- Mi hija Hidegart
- Patrimonio nacional
- La vaquilla
- ¡Ay, Carmela!

