Tabakalerak Debris Stevensonen obra berria aurkeztu du
Debris Stevenson Tabakaleran bere obra berria aurkezten. The music/ is the body/ is the word Debris Stevensonen soinu instalazio berria Tabakaleran egongo da gaurtik aurrera entzungai.
Stevenson Londreseko familia mormoi batean hazi zen eta, bertan, musika elektronikoa eta grime musika bere ihesbide bihurtu ziren.
Artistak, soinu hauen bitartez, berarentzat funtsezkoak diren bi oinarrien inguruko hausnarketa proposatzen du: Bass Culture musika eta neuroqueertasuna.
Obra berri honek erritmo azkarrak eta hiriko bizitzaren esperientziei eta erronkei buruzko letrak nahasten ditu. Izan ere, Tabakalerako eskailera nagusian gora egin ahala, ikusleak nork bere bizitzan zehar aurre egin behar izan dien alderdiekin konektatzeko aukera izango du.
Gaur, hilak 6, instalazioa inauguratuko dute 20:00etan. Tabakalerako 1. aretoan, Stevensonek performancea eskainiko du eta obra azaroaren 29ra arte egongo da entzungai.

