Txapelarte erakusketa EHUra heldu da
Txapelarte proiektuaren erakusketa.San Martin Auzoa Elkartea Txapelarte erakusketa EHUra mugitu dute eta, bertan, ikusgai egongo da irailaren 4ra arte. Hamar artista euskaldunek sortutako hamar txapelak Karlos Santamaria liburutegian egongo dira, honen ohiko ordutegian.
Unibertsitatera iritsi aurretik, erakusketa San Martin auzoan ikusgai zegoen eta, ondoren, Mimiku loradenden ipini zuten. Orain, publiko berrietara hurbiltzeko helburuarekin, EHUra mugitzeko erabakia hartu dute.
Txapelarte Kapelaren Ibilbidearen ekimenaren barruan sortutako iniziatiba solidarioa da. Bertan, Boinas Eloseguik utzitako txapelak hartu dituzte inspirazio moduan, euskal kulturaren ikur den pieza artelan garaikide bihurtuz.
Aurten, gainera, bisitariek sinadura liburua izango dute, bertan beraien iritzia edo mezua idazteko.

