Moeve gasolindegiek greba egingo dute abuztuaren 14tik 16ra
Moeve gasolindegietako langileek bigarren greba zikloa egingo dute.LAB Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba egingo dute abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara artean. Donostian bi gasolindegi ditu enpresak, guztira 16 gasolindegi eta 150 langile ditu enpresak Gipuzkoan. Lan baldintza duinak eskatzen dituzte langileek, eta salatu dute hainbat hilabete daramazkitela enpresarekin ituna negoziatzen, ezer lortu gabe.
Bigarren greba zikloa da, lehena uztailaren 30etik abuztuaren 2ra egin zuten langileekk eta jarraipena “ia erabatekoa” izan zela ziurtatu du LABek. Lehenengo greba amaitzean esan zuten enpresak beharrezkoak diren aurrerapausoak ematen ez bazituen langileen lan baldintzak hobetzeko, beste greba ziklo bat egingo zutela, eta hala egingo dute.
Bestalde, jakinarazi dute enpresarekin harremanetan jarri direla jada eta “bilera berri bat zehazteko bidean” daudela eta bigarren greba zikloa hasiko duten egunera arteko epea duela jakinarazi diote enpresari, “behar bezalako aurrerapausoak eman eta langileen beharrei erantzuten dien itun bat sinatzeko”.

