Euriak ez zien Nat Simonsi eta Aurora Beltrani abesten utzi
Nat Simons eta Aurora Beltran.Donostia Kultura Aurora Beltran eta Nat Simons Sagueseko eszenariora igotzekoak ziren igande gauean, baina ezin izan zuten asmoa bete. 23:45ean hastekoa zen emanaldiaren ordua baino lehentxeago euria eta haizea gogor zebiltzanez, Donostia Kulturak bertan behera uztea erabaki zuen. Musikari iruindarrak eta madrildarrak rock doinuez bete asmo zuten zabalgunean bertan eman zuten deliberatutakoaren berri antolatzaileek. Hala, minutu gutxi falta zirela megafonia bidez jakinarazi zuten “eguraldi txarragatik eta bertaratutakoen segurtasuna ziurtatzeko” ez zutela kontzertua gauzatuko.

