Euritan dantzan egin zuten Flamenkan
Jende asko bildu zen Flamenkan Anari entzuteko.Joseba Parron San Sebastian Euritan dantzan. Ez da atzo arratsaldean Flamenkan jo zuten taldeen errepertorioko abestia, baina ondo azaltzen du bertan gertatutakoa. Arratsalde erdian ekaitzak jaien parte izaten jarraitu nahi zuela erabaki zuen eta gogotik egin zuen euria, baita kazkabarra ere.
Atseden hartzea erabaki zuen, ordea, eta Anarik, lehenik, Altxa Lili kabaretak, ondoren, beren saioa aurrera eramateko aukera izan zuten piratenera bildutakoen zorionerako. Ia osorik aterian gozatu ahal izan zuten, euria berriro ere bueltan izan baitzen; baina ordurako zabalgunean zeudenak zapuzterik ez zuen izan. Eta hori egin zuten: euritan dantza.
Hona Joseba Parron San Sebastianek egindako argazkiak:

