Hiru gizon atxilotu dituzte substantzia estupefazienteekin trafikatzeagatik
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu zituen larunbat goizaldean hiriko ostalaritza establezimendu batean substantzia estupefazienteekin trafikatzeagatik.
Euskadiko Segurtasun Sailak helarazi duenez, Grosen dagoen establezimendu hori erregistratu zuten, bertan drogekin trafikatzen zutela susmatzen baitzuten. Hainbat bezeroren identifikazioa egin ondoren, substantzia ilegalak zituzten hiru pertsona aurkitu zituzten: haxix eta speed-a zuten, haien salmentarako prestatuak.
Hiru pertsonak atxilotuak izan ziren, eta behin diligentziak amaituta, aske utzi dituzte, baina epailearen aurrean agertu beharko dute. Atxilotutako bi gizonek aurrekari polizialak dituzte.

