Idurre Aristizabalek eta Ibai Turrillasek osatutako bikoteak irabazi du IX. Paella Lehiaketa
Proba gastronomikoko sariak eskuratu zituzten taldeetako kideak.Donostia Kultura Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Dorronsorok osatutako Izurun bikoteak irabazi du Aste Nagusiko Paella lehiaketa. Bederatzigarrenez antolatutako proba gastronomikoa Katalunia plazan jokatu zuten astelehen arratsaldean eta hamabi bikotek parte hartu zuten lehian.
Bigarren postuan Erregetxo taldeko Nerea Rey Vicente eta Jose Maria Rey Irastorza bikote donostiarra geratu zen. Hirugarren saria, berriz, Beti Lagunak taldeko Lourdes Saigos eta Jose Barreiro irundarrek eskuratu zuten.

