Keak zapuztutako suak
Tamarit su etxearen ikuskizuna izan zen atzokoa. Asier Gonzalez de San Pedro Su artifizialek badia argitu ohi dute Aste Nagusiko gauero. Kolore eta zarata eztanda izaten da hogei bat minutuz lehiaketan parte hartzen dute su etxeek prestatuta. Hirugarrena izan zen atzokoa, Pirotecnia Tamarit valentziarrak atondua.
Eskaintza berritzailea ekarri zuen, erritmo eta intentsitate handikoa, areagotzen joan zena bi minutu baino gehiago luzatu zen traka arte. Danbor erredoble bat gogorarazi zuen, hiriari keinu eginez. Tamalez, ia hasieratik egon zen keak zapuztu egin zuen ikuskizuna, hainbat irudi ikustea eragotzita.
Hona, Asier Gonzalez de San Pedrok egindako zenbait argazki:

