Lorena Nogalen ikuskizuna bertan behera, langile teknikoen greba dela-eta
Lorena Nogalen 'PICASSa' ikuskizuna.Donostiako Musika Hamabostaldia Lorena Nogalen ostiraleko ikuskizuna bertan behera geratu da, langile teknikoen greba dela eta. Hala, donostiarrek ezingo dute ‘PICASSa’ ikuskizunaz gozatu.
Tabakalera Dantzan zikloaren baitan, emanaldi bikoitza eskaintzekoa zen abuztuaren 14an, ostiralean; baina langile teknikoen greba deialdiaren harira, ezin izango diete eskakizun tekniko guztiei erantzun.
17:00etarako eta 19:00etarako zeuden bi ikuskizunak programatuak, eta antolakuntzakoek jakinarazi dutenez, sarrerak online erosi dituztenei automatikoki egingo zaie diruaren itzultzea; eta leihatilan erosi dituztenek, aldiz, Hamabostaldiarekin herremanetan jarri beharko dute itzultzea kudeatu ahal izateko.

