Señora Gosaria: Sardiñeren ekimen kutuna
Sardiñerek antolatutako hirugarren Señora Gosaria.Andrea Bosch Alfaro Señora Gosariak hiru urte bete ditu gaur, eta Sardiñerek jakin dute behar bezala ospatzen. Txokolatea, kafea, txurroak, fruta, loreak eta kantuak izan dira goizeko elikagaia, eta 90 señora inguruk bete dute plaza.
Belaunaldien arteko lotura ikusi ahal izan dute paseoan zeudenak, eta gosaldu ostean, abesten aritu dira, Sardiñerek prestatutako kantu liburuxkarekin.
Hala, erreferente trasnfeminista euskaltzaleen erakusketa antolatu dute elkarlanean Sardiñerek, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta Beti I Tchachipen Elkarteak, eta Lastanen dago ikusgai.
Hona gosariko irudiak eta bideoa, Andrea Bosch Alfarok eginak:

