Astronauta pasaportea lortu dute gaztetxoek Katalunia plazan
Ia ezinezkoa dirudi gaur eguzki eklipse bat gertatuko zenik ez zekien norbait egotea Donostian (eta harago ere, noski). Gertatuko zela bai, baina zer den argi ez bazuten, haurrek jolasen bidez ikasteko aukera izan dute gaur arratsaldean Katalunia plazan. Hiru orduz izan dute gynkanan parte hartzeko aukera eta jarduera abiatu dutenetik haur eta gaztetxo dezente izan dira eremuan.
Osatzeko 30-40 minutu behar zituzten: eguzkia margotu, paperezko betaurrekoak apaindu, ilargi arroken antzekoak zituen puzgarrian saltoka ibili, magia ikuskizun bat ikusi, edota lau eremutan banatutako haiman sartuta, fenomeno astronomikoari buruzko azalpenak jaso. Bakoitza amaitzean gometxa bat itsatsi dute beren pasaportean. Kolore guztietakoak izatean, pasaportea erakutsi dute eremuko irteeran eta opari bat jaso dute bueltan: eklipsea behatzeko betaurreko homologatua eta izozki bana.
Eta nahi duenak, gainera, astronauta moduan argazkia egiteko aukera ere izan du, kartoizko irudi baten atzean jarrita.
Hona jardueraren zenbait argazki:
[flickr_ set id=”72177720335113028″]

