Balantze positiboa egin du Insaustik Aste Nagusi erdiko hamaiketakoan
Hiriko eragile eta hedabideekin egin du hamaiketakoa alkateak.Aizpea Aizpurua Urtero legez, Donostiako alkateak hamaiketakoa egin du Aste Nagusi erdian hedabide eta hiriko eragileekin. Balantze positiboa egin du Jon Insaustik, eta hiru ideia azpimarratu ditu: 400 jarduera baino gehiago daudela antolatuak, hiriko eragile ezberdinen eskutik. Aste Nagusi ‘astronomiko’ honetan inzidentzia handirik ez dela egon ziurtatu du. Azkenik, alkateak aipatu du Aste Nagusiak “eklipsatu” egiten duela, baina “hiri hau kultura plaza” bilakatzen dela udan.
Kultura eta festa ospatzen jarraitzera gonbidatu ditu donostiarrak. Segurtasun balantze osoa hilak 16ean egingo dutela jakinarazi du Insaustik, baina azpimarratu du oraingoz baikorrak direla emaitzak, aurreko urtekoak baino hobeak.
Eklipsea ere aipatu du alkateak, gaur gaualdean izango da eta berak Tomas Alba plazan ikusiko duela esan du. Eklipseari buruzko galdera gakoen inguruan, Virginia Garcia, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia saileko kidearekin hitz egin dugu IRUTXULOKO HITZAn.

