Dantza olatua ekarri du Tsunami orkestrak Kursaalera
Dantzarako aukera baliatu dute Zurriolako terrazan zeudenek.Maitane Aldanondo Arratsaldeak dantzan egitasmoa da aurtengo Aste Nagusiaren berritasunetako bat. Kursaaleko atzeko aldeko zabalgunean, food trucken eskaintza dagoen leku berean, arratsaldero, musika dantzagarria eskaintzen duen orkestra edo talde batek kanta ezagunen bertsioak egiten ditu. Gaur Tsunami orkestraren txanda izan da.
Eklipse fasea hasi aurretik, 19:00etan, ekin dio laukoteak saioari eta ordurako zain zeuden zeruaren fenomenoa heldu aurretik, dantzan murgildu nahi izan duten hamar bat lagun. Hasieran urrutitik begira zegoen jendea, baina, gutxika, eszenario aurrealdera hurbiltzen joan da. Dantzan hasten lehena gizonezko bat izan da, lehen kantan; bigarren abestirako, ordea, batzen joan zaizkio beste batzuk ere. Bakarka aritu dira batzuk, lerroan jarrita, baina gutxika elkarrengana hurbilduta talde modukoa osatu dute.

