Gizonezko bat hil da bart Zurriolako hondartzan
Zurriolako hondartza. 54 urteko donostiar bat hil zen bart Zurriolako hondartzan, udal iturriak aipatuta EFE agentziak zabaldu duenez. Gertakaria 21:00 aldera jazo zen, larrialdi zerbitzuek gizonezko bat uretan ondoezik zegoela ohartarazteko abisua jaso zuten. Bertaratutako osasun langileak gizona suspertzen saiatu baziren ere, lekuan bertan hil zen. Iturri berberek zehaztu dutenez, heriotza naturala izan zen; itotzea baztertuta.

