Bele eta Neomak, Flamenkan
Belek bigarren diskoko kantak eskaini zituen.Asier Gonzalez de San Pedro Emakume indartsuen ahotsek bete zuten bart Flamenka: Bele eta Neomak. Lide Hernandoren Muturrez zerura bigarren diskoaren biraren barruan egin zuen geldialdia etxean, eta ongi etorri abegikorra egin zioten kaian bildutakoek. Baita Neomak laukoteari ere. Tradizioa berezko egin eta eraldatuta, horixe eskaini zioten ahots eta perkusio bidez. Biek ala biek gauza bera jaso zuten bueltan: txalo zaparrada.
Hona, Asier Gonzalez de San Pedrok egindako argazkiekin osatutako bilduma.

