Kanoetan Urumea garbitzera irten dira
Unai Elizasu azalpenak ematen Urumea garbitzera irten aurretik.Maddi Viana Urumea garbitzera irten dira kanoetan gaur 12:00etan, Ez dira pasako jardueran. Arrauningeko Unai Elizasuk gidatu du taldea, eta Latsarien plazako ontziralekutik irten dira ibaian gora Txomiñenearuntz.
Victor Peñas Urakeko teknikaria ere bertaratu da eta gogorarazi du ingurumena zaintzea denen ardura dela, eta ahalik eta gehien zaindu behar dela natura. Urumean zehar egoten diren plastikoek, jaso ezean, itsasoan amaitzen dute eta mikroplastiko bihurtuta, animaliek jan egiten dituzte. Elizasuk ere azaldu du, jaso beharrekoak plastikoak direla, ez hostoak, ez adarrak, ibaia zikintzen dutenak baizik. Parte hartzaileei gogorarazi die, donostiar ibaiaren toponimoa “ur mehea” deitzetik datorrela, hau da, ur garbia, gardena.
Hemen irtetzerakoan egindako argazki batzuk:

