Trebeskak bere mende erdiaren ospakizuna borobildu du Plaza Berrian
Trebeska igo zen atzo Plaza Berriko agertokira. Aratz Garcia Aste Nagusiko arratsaldero, Plaza Berriko eszenarioa euskal dantzen erakusleiho bilakatzen da. Egunez egun, talde desberdin batek bertatik eskaintzen du bere ikuskizuna, eta, askotan, urteko emanaldi berezienetako bat izaten da hori. Hala da, esaterako, asteazkenean bere txanda izan zuen Trebeskari dagokionean.
Kanoikadan parte hartzeaz gain, Egiari lotuta dagoen dantza taldea mende erdi bete du aurten. Maiatza amaieran ospatu zuten auzoan, egiatarrekin; eta orain, donostiarrei eta gainerakoei eskainitako emanaldiarekin borobildu dute efemerideari lotutako ikasturtea ere.
Jarraian, Aratz Garciak egindako hainbat irudi:

