'Le Faux Soir' filmak itxiko du Zinemaldia
II. Mundu Gerrako gertakari batean oinarritzen da gidoia.Donostiako Zinemaldia Michael R. Roskam zinemagile belgikarra Zinemaldira bueltatuko da aurten, Sail Ofiziala amaitzeko. Torontotik igaro ondoren, Le Faux Soir azken lanaren Europako estreinaldia egingo du, lehiaz kanpo. Marie Istasen Le ‘faux’ soir, 9 novembre 1943 liburuan oinarrituta, pelikulak II. Mundu Gerran belgikarren erresistentziarekin lotutako gertakari bitxienetako bat berritzen du, prentsa nazien okupazioaren kontrako arma bihurtu zuen eragiketa klandestino bat, hain zuzen ere.
Marie Istasen Le ‘faux’ soir, 9 novembre 1943 liburuan oinarrituta dago. 1943. naziek Belgika okupatu eta Le Soir egunkari nazionala propaganda-tresna bihurtuko dute. 1918ko Armistizioaren Eguneko oroitzapen debekatuak direla-eta, Erresistentziako kideen talde batek ideia zentzugabe bat izango du: belgikarren kemena igotzeko Le Soir egunkariaren edizio faltsu bat inprimatzea. Paper bera, goiburua bera, formatu bera, baina okupatzaileari iseka egiteko artikuluz betea. zenbait historialariren ustez, komunikabide bat hackeatzen zen lehen aldia izan zen hura.
Roskam 2014an lehiatu zen Sail Ofizialean The Drop filmarekin eta gidoi onenari saria lortu zuen. 2017an, Le Fidele / Racer and the Jailbird lehiaz kanpo proiektatu zuen Venezian; eta 2021ean, berriz, Black Bird telesailaren hiru atal zuzendu zituen eta bai Emmy bai Golden Globe sarietarako izendapenak izan zituen.

