Realarena da Euskal Herria Kopa
Realeko neskak, Euskal Herria Kopa irabazi ostean.Reala Ezin hobe bukatu du Realeko emakumezkoen taldeak denboraldiaurrea, Euskal Herria Kopa irabazita. Atzo (hilak 19) jokatu zuten finala, Athleticen aurka, eta zuri-gorriak markagailuan aurreratu baziren ere, txuri-urdinek neurketa irauli, eta 3-1 irabazi zuten.
Lehenengo minutu lehiatu batzuen ostean, bizkaitarrek eman zuten lehenengo kolpea mahai gainean, Iraiak 20. minutuan sartutako golarekin. Gipuzkoarrek ez zuten amore eman, ordea, eta 33. minutuan eskuratu zuten berdinketaren gola, Chaconen bolea baten bidez.
Bigarren zatira arte, aldiz, ez zen partida erabaki. Hain zuzen ere, 59. minutuan egin zuen 2-1-ekoa Seelenfreundek, buruz, erremate bikain baten bidez. Azkenean, luzapenean, Nerea Eizagirrek sartu zuen hirugarrena, norgehiagoka biribiltzeko.
Horrela, ondo bukatu dute txuri-urdinek denboraldiaurrea, eta denboraldia ondo hastea dagokie orain. Hilaren 26an jokatuko dute lehenengo partida ofiziala, Chelsearen aurka, Londresen (19:45), Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren joaneko neurketan.

