Txomiñeneko jaien egitaraua aurkeztu dute
Txomiñeneko jaiak. Artxiboko irudia.Lanberri auzo elkartea Auzo bat bere baitatik josten lelopean ospatuko dituzte Txomiñeneko jaiak aurten. Irailaren 4tik 6ra artean izango dira aurtengo jaiak eta hainbat jarduera antolatu dituzte hiru egunetan zehar.
Lehen gauean DJ saioa egongo da Sotoren eskutik da eta bigarren gauean musika txosna gunean. Egitarau osoa Lanberriren sare sozialetan eta Txomiñeneko jaien webgunean argitaratu dute.

