Harrera Sareak salatu du bere lau boluntario identifikatu dituela Poliziak, etxerik gabeko pertsonei janaria emateagatik
Hiritarron Harrera Sareko hainbat kideren protesta baten artxiboko irudia.EH BIldu Donostiako Hiritarron Harrera Sareko hainbat boluntariok gaztelania ikasteko doako ikastaroak eskaintzen dizkiete kale egoeran dauden pertsona askori, eta, sareak salatu duenez, Poliziak lau boluntario identifikatu ditu ostiral honetan, “klaseetara etortzen diren pertsonekin janaria partekatzeagatik”.
Harrera Sareak azaldu duenez, “klaseetara etortzen direnek egun osoa ematen dute ezer jan gabe, eta afariak debekatu dituztenetik, elikatzeko inolako aukerarik gabe geratu dira. Horregatik, boluntarioek janaria eramaten dute klaseetara, izan ere, sabela hutsik izanda ezinezkoa da ikastea”. Hori dela eta, Poliziaren esku hartzea salatu du boluntario sareak: “Elkartasuna ez da delitua!”.

