Irlako zeharkaldian izen emateko epea gaur amaitzen da
Irlako zeharkaldia artxiboko irudian.Foto Runners Irlako zeharkaldia egingo da berriro ere aurten, abuztuaren 30ean, igandea. Atletico de San Sebastian taldeak antolatu du zeharkaldia Donostia Kirolaken babesarekin. Gaur gaueko 23:59ak arte dago izen emate epea irekia.
Lehenengo haurren proba egingo da, 600 metrokoa, Kontxako badian. Ondoren helduen txanda egingo da, 3.000 metroko ibilbidea duena, Santa Klara uhartearen inguruan.

