Udalak eraispena bertan behera utzi arren, Gure Baitha bota dute
Langile bat eraikina botatzen.Ancora Ancorak salatu du atzo Gure Baitha eraikina eraitsi zutela, Donostiako Udalak “eraispen lanak bere osotasunean bertan behera uztea” erabaki ondoren. Eraikina botatzen abuztuaren 17an hasi ziren, eta hurrengo egunean, idatziz, eskatu zion Ancorak Hirigintza sailari lanak geldiarazteko etxearen babesak indarrean jarraitzen duelako.
Horrela, udalak, lana geldiarazteko abisua pasa zien lanen promotoreari eta Udaltzaingoari; hala ere, abuztuaren 20an, 08:00ak eta 11:00ak artean, eraikina bota egin zuten.
Ancorak udalaren zabarkeria eta promotorearen jokabidea salatu du, eta gaineratu du lanak gelditzeko agindua berandu bidali arren, bidalia izan zela baina horrek ere ez duela eraispena geldiarazi.
Elkarteak gertakizun larri honen aurrean sumindua dagoela adierazi du eta halako egoerei aurre egiteko erakundeen ahalmena zalantzan jarri du. Bestetik erantzun irmo bat ematea espero dutela jakinarazi dute, eta lanak eteteko agindua ezin dela hala nola gainbegiratu “asumitu daitekeen zigor sinple batekin”.

