Kantuan oroitu dute Sabino Ormazabal
Omenaldi hunkigarri eta jendetsua egin zioten ostiral arratsaldean Sabino Ormazabal militante hilberriari, Donostiako Gladys Enea parkean.
Sabino Ormazabali omenaldia, Gladys Enea parkean.Joseba Parron San Sebastian Astelehenean zendu zen Sabino Ormazabal militantea (Donostia, 1953-2026), 72 urte zituela. Askotariko kausen militantea eta pertsona oso maitatua zen Ormazabal, eta horren erakusgarri da atzo arratsaldean Gladys Enea parkean antolatutako agurrean bildutako jende andana.
Kantatzea izugarri gustuko zuen Ormazabalek, eta, hain zuzen ere, kantuz beteriko omenaldi hunkigarria izan zen. Ramon Agirre aktoreak, David Fernandez CUPeko kide ohiak, Mariluz Esteban antropologo eta ikertzaileak eta Markel Ormazabal Donostiako EH Bilduko zinegotzi eta Sabino Ormazabalen semeak hartu zuten hitza ekitaldian, besteak beste.
Ormazabalen bizitzaren eta figuraren errepaso sakona egin zuten omenaldian, baita militante donostiarra askotariko kantekin oroitu ere. Era berean, txistularien doinuekin, bi dantzarik agurra dantzatu zioten Ormazabali. “Aupa bizipoza eta gora bizitza”, esan zuen Markel Ormazabal semeak, aita oroitzeko hitzartzea borobiltzeko.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak omenaldian egindako irudi bilduma:

