Alexandra Shunuk bat egin du Bera Berarekin
Alexandra Shunu jokalaria, Donostian.Bera Bera Bera Berak irailaren 5ean abiatuko du ofizialki 2026-2027ko denboraldia, Kanaria Handiaren aurka Vigon jokatuko duen Iberiar Superkopako partidarekin.
Alexandra Shunu alboko jokalari angolarra larunbatean iritsi zen Donostiara, eta Jon Begiristain entrenatzaileak dagoeneko jokalari guztiak ditu bere aginduetara. Elke Karstenen eta Ester Somazaren iraupen luzeko lesioak direla eta, Shunu oso lagungarria izango da lehen lerrorako. Izan ere, eskuinean eta ezkerrean joka dezake.
31. Egiako Nazioarteko Eskubaloi txapelketako finalean ondo aritu zen Bera Bera, nahiz eta Dijon frantziarren kontra galdu (25-30). Azken lagunartekoa, berriz, etzi jokatuko dute Beti Onak taldearen aurka, Oñatin.
Bestalde, Eider Tapiari ebakuntza egingo diote bihar Gipuzkoako Poliklinikan, eskuin belauneko barneko meniskoa haustura konpontze aldera. Lehen taldearekin entrenatzen ari zen pibote irundarra eta Oviedon lehen lagunartekoa jokatu zuen. Summer BAGeko astean meniskoa hautsi zuen eta ezin izan zuen Villacelamara bidaiatu.

