Sara Alonsok hirugarrenean lortu du Chamonixeko podiumera igotzea
Sara Alonso –ezkerretik lehena—, Mont Blanc mendi lasterketako helmugan. Laugarren eta bosgarren izan ondoren, Sara Alonso lasterkari donostiarrak gaur lortu du Chamonixeko UTMB probako podiumera igotzea. Hain zuzen ere, hirugarren izan da Mont Blanceko Orsieres-Champex-Chamonix (OCC) mendi lasterketa entzutetsuan. 61,4 kilometroko ibilbide gogorra egiteko sei ordu, bederatzi minutu eta hamaika segundo behar izan ditu Alonsok.
Lauren Gregory estatubatuarra izan da irabazlea, Naomi Lang ingelesaren aurretik. Aipatzekoa da donostiarra bigarren postuan zihoala bost kilometroren faltan, eta 100 bat metrora zuela Lang, momentuko lasterketa burua. Ordea, Gregoryk Alonsori aurrea hartu dio lehenik, eta azken kilometroan Lang bera ere gainditu du sei ordu, zazpi minutu eta zortzi segundoko denborarekin.
Iaz, Alonso bosgarren izan zen UTMB egutegiko lasterketa garrantzitsu honetan (05:59:26). Aldiz, 2024an laugarren postuan sailkatu zen (06:05:15).

