Urteurrenagatik opariak emango ditu Dbusek
Dbuseko autobus bat.Dbus Bihar, hilak 28, Dbusen bidaiatzen duen pertsona orok “ezusteko opariak lortzeko aukera” izango du. 140. urteurrena ospatzeko, egunean zehar koloretako begiztak jarriko dituzte autobuseetan, ausaz aukeratutako eserlekuetan. Begizta bakoitza opari baten truke aldatu daiteke; aurkitzen duenak 900-84 01 46 doako telefonora deitu eta begizta jarrita dagoen orriaren atzealdeko kodea adierazi beharko du.
Honakoak dira opariak: Dbusen doan bidaiatzeko txartela –aktibatu ondoren sei hilabetez erabili daiteke–, Dbus Zero autobus %100 elektrikoen maketa edo Dbuseko telazko poltsa.

