Buruak altxatzeko garaipenak behar dituzte
Realeko neskek ligako lehen partida jokatuko dute Logroñoren aurka, Zubietan. Mutilek, berriz, Espanyol hartuko dute Anoetako estreinako neurketan.
Realeko neskak Euskal Herria Kopa irabazi berritan, Irungo Gal estadioan.Reala Ezustekoak eta porrotak atzean uztea dagokio Realari. Liga hasi bezperan, neskek lehen partida jokatuko du bihar Zubietan, Arturo Ruiz entrenatzaileak taldea uztea erabaki ondoren.
Gogoan dituzte Euskal Herria Kopako garaipena eta Chelsearen kontra Txapeldunen Ligan izandako porrota, baina beste lehiaketa bati ekiteko ordua da. Logroñoren aurka ariko dira, 12:00etan.
Mutilen taldeak, berriz, denboraldiko estreinako partida jokatuko du Anoetan, etxetik kanpoko bi neurketak galdu ostean. Espanyolen kontra ariko dira 21:00etan, eta sailkapen nagusiko azken aurreko postutik ihes egiteko, irabazteak baino ez du balio.

