Mamadou Sarr txuri-urdinez jantzi da
Realak gizonezkoen lehen taldearen aurreneko fitxaketa baieztatu du. Mamadou Sarr (Martigues, 2005) erdiko atzelaria talde txuri-urdinean ariko da Chelseak utzita, 2026-2027ko denboraldi bukaerara arte. Jokalari gaztea atzo arratsaldean iritsi zen Donostiara, eta mediku azterketa gainditu zuen.
Sarr-ek 21 urte beteko egun gutxi barru, eta 1,94 metroko altuera du. Realaren arabera, “defentsako bi profilean jokatzen ohituta dagoen erdiko atzelari eskuin trebea da”. Hain zuzen ere, txuri-urdinen atzeko lerroa indartzeko ekarri dute.
Jaiotzez frantziarra bada ere, Sarr gazteak herritartasun bikoitza dauka, eta iazko azaroan Senegalgo selekzioarekin jokatzea erabaki zuen. Hau da, haren gurasoen jatorrizko herrialdearekin. Dagoeneko hainbat partidatan aritu da Senegalekin, eta Afrikako Kopa irabazi zuen. Pasa den Munduko Futbol Txapelketan ere izan zen, baina ez zuen minutu bakar bat ere jokatu.

