Ozeanoak zeharkatzen dabil Kalu, honezkero
Kalu dortoka itsasoratu dute, gaur goizean.Nagore Garmendia Ostiral goiz eguzkitsu batekin jarri dituzte martxan Aitona Julian eta Satanas2 ontziak. Caretta Caretta espezieko Kalu dortoka itsasoratzeko eguna heldu da, eta bidaia bizi baina atseginean abiatu dira bidaiariak eta Aquariumeko lantaldea, kaitik bi miliatara.
Martxoaz geroztik ibili dira Aquariumean Kalu artatzen. Arnasketa arazoekin iritsi zen animalia inguruko uretara, eta jasotako tratamenduei esker, gaur itzuli da itsasora.
Itsasoratu aurretik, markatze prozesu batean egon da murgilduta Kalu. Hala, itsasora itzultzen denean, profesionalek bere arrastoa jarraitu ahal izango dute, oskolean jarri dioten igorle bati esker.
Hona hemen argazkiak:

