Abuztuaren 31ko gertakariak oroitu ditu Donostia Sutanek
1813ko sarraskia gogoratu du Donostia Sutanek.Joseba Parron San Sebastian Gaurko egunez, abuztuaren 31n, 213 urte bete dira tropa ingeles eta portugaldarrek, espainiarren babesarekin, Donostia suntsitu eta herritarrak sarraskitu zituztenetik. Gertakari horiek oroituz eta memoria historikoa aldarrikatuz, urteroko ekitaldia antolatu dute Parte Zaharrean Donostia Sutan 1813 elkarteak eta hiriko beste hainbat eragilek.
Ibilbidea San Bizente elizan hasi eta auzoko kaleetan zehar garatu da larunbat honetan, 1813ko gertakariak kontakizun, bertso eta antzezlanen bidez gogora ekarriz.
Ekitaldian zehar Palestinako genozidioa ere salatu dute. Amaiera Plaza Berrian izan da; bertan, Donostiako zein Palestinako biktimak omendu dituzte —Gazan hildako haurrei arreta berezia eskainiz— eta dantza baten bidez itxi dute omenaldia.

