Donostiarra sasoi onean iritsiko da Kontxara
Donostiarra estropadaren buruan, Aresen.Aitor Arrizabalaga Asteburuan, Galiziako uretan aritu dira Eusko Label ligako traineruak, eta Donostiarra maila onean aritu da. Atzo, Aresen, hirugarren denbora egin zuten txanda irabazita, eta herenegun, seigarren postuan sailkatu ziren, Boiron. Horiek horrela, Kontxako Bandera lehiatzeko prest dago Torrekua II ontzia.
Batez ere, atzo jokaturiko estropada da nabarmentzekoa, garaipenaren lehian izan zelako Donostiarra. Bigarren txanda nagusitasunez irabazi zuten, eta ohorezko txandako ontziei kosta egin zitzaien haiek ezarritako denbora gainditzea. Azkenean, Oriok eskuratu zuen bandera, eta Zierbena ere donostiarren aurretik geratu zen.
Ligak etena egingo du Kontxako Bandera dela eta, eta irailaren 19an bueltatuko da. Une honetan, Donostiarra sailkapeneko seigarren tokian dago 147 punturekin.

