Iturritik jaialdia bosgarrenez izango da Donostian, dantza hirira ekarriz
Bosgarren Iturritik Jaialdia urriaren 23a eta 25a bitartean izango da Donostian.
Kresala taldearen 'Hiru' ikuskizuna. Mikel Zubillaga / Kresala Tradizioa berrikusten duten dantza proposamenek osatuko dute aurten Iturritik dantza jaialdia. Aurreko urteetan bezala, aretoko eta kaleko dantza ikuskizunak osatuko dute programa eta sarrera salmenta irailaren 1ean hasiko da, goizeko 11:30ean.
Urriaren 23tik 25era bitarte izango da jaialdia eta programazioan Euskal Herriko, Argentinako, Frantziako eta Japoniako artistak egongo dira.
“Mugimendua ulertzeko modu desberdinak” proposatuko dituztela azaldu dute, “tradiziotik eta sorkuntza garaikidetik”. Euskal dantzarekin batera, hainbat diziplina izango dira: zirkua, zeinaren sustraiak herri jolasak eta plaza ikuskizunak diren; dantza urbanoak, gure hirietako “benetako folklorea”; tango akrobatikoa, Argentinako Rio de la Platako herri kulturaren berrasmatzea; eta pole dance-a, gaur egun, arte mintzaira berria duten antzinako praktika akrobatikoen oinordekoa.
Proposamen horiek guztiek ideia bera dute: tradizioek eraldatzeko gai direlako diraute bizirik.
Urriak 23
Street Pole Dance (Meriko) + Otros Aires (Duo Laos konpainia). Viktoria Eugenia Club, 19:30.
Urriak 24
Hiru, Kresala Dantza Taldea. Viktoria Eugenia Antzokia, 19:30. Ikuskizun honen sarrerarekin egun bereko Upside Down (Viktoria Eugenia Foyerra, 19:10) eta Street Pole Dance (Viktoria Eugenia Club, 21:00) pieza laburrak ikusteko aukera egongo da.
Urriak 25
1926 – 2026. Ehun Urtez Dantzan, Arkaitz Añorgako Dantzariak. Viktoria Eugenia Antzokia, 19:00. Ikuskizun honen sarrerarekin egun bereko Street Pole Dance (Viktoria Eugenia Foyerra, 18:15) eta Otros Aires (Viktoria Eugenia Club, 20:15) pieza laburrak ikusteko aukera egongo da.
Esan bezala, sarrerak asteartean, irailak 1, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera, Viktoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

