‘Seis meses en el edificio rosa con azul’ filmak irabazi du Sebastiane Latino saria
Sebastiane Latino saria ‘Seis meses en el edificio rosa con azul’ film luzeak irabazi du.Zinemaldia Gehituk –Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen elkartea– ematen du Sebastiane Latino saria eta aurten Seis meses en el edificio rosa con azul film luze mexikarrak jasoko du. Sebastiane Latino sariak LGBTIQA+ aldarrikapenen eta balioen defentsa hobekien irudikatzen duen film luze latinoamerikarrari aintzatesten du.
Canneseko Semaine de la critique sailean estreinatu zen filma 1990ko hamarkadako Mexikon dago girotuta eta 11 urteko haur baten istorioa kontatzen du. Bere lagun onenak desioa pizten diola deskubrituko du haurrak eta, bestalde, aitak GIBa duela ere jakingo du.
Beste lau finalistei gailendu zaio film mexikarra: Xavi Salaren La virgen silenciosa, Bruno Costaren Nem Toda Historia de Amor Acaba em Morte, Gustavo Vinagre eta Gurcius Gewdneren Bowels of Hell eta Gustavo Vinagreren eta Vinicius Coutoren A Paixão Segundo G.H.B. filmei.
LGBTIQA+ zinema jaialdiaren hamargarren topaketa egingo du aurten Gehituk Zinemaldian, hauen laguntzarekin: Berdintasun Ministerioa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako eta Lankidetzako eta Gize Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko arloak, Donostiako Udalaren Kulturako, Kultura Aniztasuneko eta Inklusioko arloak. Zinemaldian programatuta dauden 24 lan dira Sebastiane saria irabazteko hautagai.

