Zinemaldiko soinu banda hoberena sarituko dute aurten, lehenengo aldiz
72. Donostiako Zinemaldiko sarituak, Kursaalean.Gari Garaialde / Zinemaldia SGAE fundazioak eta Zinemaldiak Jatorrizko Musika Onenaren SGAE Sari berria iragarri dute, Zinemaldiko Sail Ofizialean lehian ariko diren 17 filmetako baten soinu banda sarituko duena. Musika sorkuntzaren arloko hiru profesional ospetsuz osatutako epaimahai batek erabakiko du nori dagokion saria, Donostia Zinemaldiko “Beste sari ofizial batzuk” kategorian sartuko dena.
Sari berri honek hamarkada bat atzera SGAEren eta Zinemaldiaren arteko kolaborazio “estuari” jarraipena eman diola ziurtatu dute. Azaldu dutenez, “nola jatorrizko musika konposizioaren bikaintasuna hala hark film osoari egiten dion ekarpen artistikoa” aitortzen dira horrela. Zinemaldiaren amaierako galan banatuko da sari hau, eta, honela, lehendabizikoz sarituko da zinemarako musika konposizioa Zinemaldian.
Sail Ofizialaren lehiaketan bildutako film guztiek izango dute SGAE Saria jasotzeko aukera; horrenbestez, honako konpositore hauek lehiatuko dira edizio honetan.
- Clara Aguilar — 5 minutos más / 5 More Minutes (Javier Ruiz Caldera, Espainia)
- Sevket Akıncı — Artakalam / What Remains (Yeşim Ustaoğlu, Turkia-Frantzia-Luxenburgo-Bulgaria)
- Min Bai y Wenqi Qiao — Biang jing / Border (Ah Biao, Hong Kong-AEB-Hego Korea)
- Amine Bouhafa — 7h40 ce matin-là / Milo (Nicole Garcia, Frantzia)
- Lorenz Dangel — Krux (Tony Vahl, Alemania-Polonia)
- Francisco “Francis” Durán y Mauricio “Mauri” Durán — Mis muertos tristes / My Sad Dead (Pablo Larraín, Argentina-Txile)
- Mamiko Hirai — Muyou no hito / In My Father’s Room (Maha Harada, Japonia)
- Christophe Julien — Les Misérables (Los Miserables) (Fred Cavayé, Frantzia)
- Kaspar Kaae — Markens grøde / Growth of the Soil (Hans Petter Moland, Norvegia-Danimarka-Alemania)
- Rebekka Karijord y Kristian Eidnes Andersen — Garrat du váimmu / Brace Your Heart (Amanda Kernell, Suedia-Norvegia-Danimarka-Islandia-Bulgaria)
- Malakoff Kowalski — Geister / Ghost Song (Fatih Akin, Alemania)
- Valentina Magaletti — Sants / Saints (Mikel Gurrea, Espainia-Italia)
- Emilie Mosseri y Jesse Eisenberg — The Debut (Jesse Eisenberg, AEB)
- Raquel Sanchez — El mal padre (Roberto Bueso, Espainia)
- Tiganá Santana — Vicentina pede desculpas / On Behalf of My Son (Gabriel Martins, Brasil)
- Shigeru Umebayashi — Glaxo (Benjamín Naishtat, Brasil-Argentina)
- Gary Yershon — Tender Loving Care (Mike Leigh, Erresuma Batua)
Nazioarteko epaimahai batek emango du saria, musika sorkuntzaren, ikus entzunezko konposizioaren, zinemaren eta, orokorrean, kulturaren arloko ospe handiko hiru pertsonaz osatuta egongo da.

