Donostiarrarekin batera ariko diren zazpi traineruak argitzeko eguna
Urdaibai izan zen iazko sailkatze estropadako onena —erdiko trainerua—.Joseba Parron San Sebastian Hogeita lautik zazpi baino ez dira sailkatuko gizonezkoen Kontxako Banderarako. Izan ere, zain dute kanporaketarik jokatu behar ez duen Donostiarra. Gaur, 18:00etatik aurrera jokatuko da sailkatze estropada, eta erlojuaren kontrako ohiko saioari aurre egin beharko diote parte hartzaileek. Orduan argituko da zeintzuk izango diren Torrekua II traineruaren lehiakideak.
Hauek dira Kontxako badian arraunean ariko diren ontziak: Orio, Zierbena, Urdaibai, Getaria, Hondarribia, Isuntza, Ondarroa, Santurtzi, San Juan, Ares, Chapela, Deustu, Zarautz, Zumaia, Kaiku, San Pedro, Hibaika, Lapurdi, Castro, Mutriku, Cabo, Tiran, Samertolameu eta Castropol.
Iaz, Urdaibai izan zen sailkatze estropadako onena, eta bizkaitarrekin batera sailkatu ziren Orio, Zierbena, Hondarribia, Getaria, San Juan eta Isuntza, hurrenez hurren.

