Etorritakoak baino gehiago dira joandakoak
Udako merkatua itxita, Realak bi fitxaketa egin ditu eta zortzi jokalarik utzi dute lehen taldea, askotariko mugimenduekin.
Mikel Gotik Realarekin denboraldiaurrea egin arren, utzita ariko da Oviedon.Reala Realak zehaztu du 2026-2027ko denboraldiari aurre egingo dion gizonezkoen lehen taldea. Joan-etorriak gertatu dira, urtero gertatu ohi den moduan, baina batzuen zein besteen kopurua da deigarriena. Izan ere, askoz gehiago dira joandakoak, ekarritakoak baino.
Mamadou Sarr eta Hector Fort atzelariak dira klubak fitxatu dituen bakarrak. Atzeko lerroa sendotzeko ekarri dituzte, pasa den sasoian azaleratu zen gabezia nagusia izan zelako. Horrek ez du esan nahi beste gabeziei aurre egiteko pieza guztiak dauden.
Realaren lehen taldea utzi duten jokalariak, berriz, zortzi dira. Batetik, saldu edo klubarekin zuten harremana eten zutenak daude: Aritz Elustondo (Paok), Brais Mendez (Columbus Crew), Carlos Fernandez (Oviedo) eta Jon Karrikaburu (Burgos). Bestetik, utzita ariko direnak: Mikel Rodriguez (Alaves), Javi Lopez (Feyenoord) eta Mikel Goti (Oviedo). Azkenik, lehen taldetik bigarrenera jaitsi duten Iñaki Ruperez aipatu behar da.
Horiek horrela, hauek dira denboraldiko dortsal ofizialak: Alex Remiro (1), Jon Mikel Aramburu (2), Aihen Muñoz (3), Jon Gorrotxategi (4), Igor Zubeldia (5), Jon Martin (6), Ander Barrenetxea (7), Beñat Turrientes (8), Orri Oskarsson (9), Mikel Oiartzabal (10), Goncalo Guedes (11), Job Ochieng (12), Unai Marrero (13), Take Kubo (14), Pablo Marin (15), Jon Pacheco (16), Sergio Gomez (17), Carlos Soler (18), Mamadou Sarr (19), Alvaro Odriozola (20), Yangel Herrera (21), Hector Fort (22), Arsen Zakharyan (23) eta Luka Sucic ( 24).

