Donostiako Udalak berriro trebatuko ditu DBHko gazteak bihotz biriketako bizkortzean
Donostiako Udalak berriro trebatuko ditu DBHko gazteak bihotz biriketako bizkortzean.Donostiako Udala Donostiako Udaleko Osasuna Sustatzeko Atalak, Gipuzkoako DYArekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean, berriro jarriko du martxan DBHko 4. mailako ikasleentzako bihotz biriketako bizkortzeari (BBB) eta kanpoko desfibriladore erdiautomatikoaren (KDEA) erabilerari buruzko prestakuntza. Ikasturte honetan, ordea, urrira aurreratuko dituzte saioak, ikastetxeek antolaketa errazagoa izan dezaten eta partaidetza handitzeko asmoz.
Ekimena funtsezko premisa batetik abiatzen da: bihotz biriketako geldialdien %80a ospitaleetatik kanpo gertatzen dira, eta kasuen %60 ingurutan lekukoren bat egon arren, %25ek baino ez ditu abiatzen bizkortze maniobrak larrialdi zerbitzuak bertaratu arte. Egoera horri aurre egiteko, gazteei biziraupen katea behar bezala osatzen irakatsiko zaie: egoeraz jabetu, 112ra deitu, bihotz masajea egin, desfibriladorea erabili eta laguntza profesionala iritsi arte maniobrak mantentzea.
Aurreko urteetako ikasleen eskariei erantzunez, aurtengo edizioak denbora gehiago eskainiko dio praktika zuzenari. Horrez gain, eduki berriak gehituko dituzte ikastaroan; bereziki, itotze edo eztarriko trabatzeen aurreko jardunbideak eta oinarrizko lehen sorospenetarako jarraibideak.

